Alkoholiko Anonimoak (AA) osatzen dugun kide gehienok ez ginen jaio hau eratu zenean, eta gehienok ez ginen bizirik egongo bera jaio ez balitz. AAen historia, hasiera batean, asmatze eta akatsen segida izan zen, arrakasta eta porrotak, irrikak eta etsipenak... gaur egungo errealitate ederra gauzatu arte.
Hirurogeita hamahiru urteko existentzia. Urte horietan AAk izugarrizko garapena izan du, mundu osoan zabaldu da; zabalkunde honek argia eraman izan du eta oraindik ere milaka eta milaka gaixoei oraindik ere eramaten die, dena galdutzat zutenei: familia, lana, osasuna, estimua eta galdu daitekeen azkena: Itxaropena
Zer egiten du AAk? Zer du? Zer da? Beharrezkoa egiten du. Ezinbestekoa du eta pertsona konplikatuentzako programa xume bat ematen du. Eskaintzen duen programak edozein pertsonek onartu ditzaken funtsezko printzipioetan dago oinarrituta. Bere arrakasta ez da zerbait asmatzeagatik, baizik eta traumak, kontraesanak eta gainerako arazoak konpontzeko proposatutako printzipioak bateratzeagatik, eta hauek praktikara eramatean bizitzaren eta munduaren ikuspegi alai eta lasaiago bat izaten laguntzen dutelako.
Hirurogeita hamahiru urte eta gero, munduko herrialde guztietako bi milioi eta erdi pertsona baino gehiago alkoholiko aktibo izateaz sendatzen ari dira, familia eta lagunekin batera. Hau guztia, bi alkoholiko euren artean hitz eginez, arazoak elkarri kontatuz eta esperientziak elkartrukatuz edateko gogoa baretzen zela konturatu zirelako. Eta aurkikuntza hau ez zutelako eurentzat gorde.
Lerro hauek izan daitezela bi alkoholiko haien omena, eta urtez urte, hilez hil, astez aste AAen atea zabalik mantentzen dutenei, beraien esperientzia, indarra eta itxaropena konpartitzen dutenei ate horretara doazenekin etsipenetik, hondamenditik eta bakardadetik ihesi.
Ez diezaiotela inoiz egiteari utzi.
Erredakzioan itzulita
Gipuzkoako Alkoholiko Anonimoak