XX. Dantzari Txiki eguna ospatu da gaur

Txintxarri 2008ko ekainaren 8a

XX. Dantzari txiki eguna ospatu da gaur Lasarte-Orian. Faltzes, Urretxu, Zangotza, Legazpi, Orereta eta Portugaleteko taldeak etorri dira eta herriko Landaberrikoak eta Erketz Txikikoak. Guztira 250 bat ume inguru bildu dira haietatik 120 Landaberrikoak eta 45 Erketz taldekoak.
Goizeko 10:30ean bildu dira denak Isla plazan gero Brigitatarrenean talde argazkiak ateratzera joateko. Goizean Lasarte-Oriako auzoetako kaleetatik ibili dira musikarekin herria girotzen, talde bakoitzak ibilbide desberdin batetatik. Jende asko gerturatu da haurrak ikustera goiz osoan zehar. Bazkaldu eta gero arratsaldean berriro bildu dira jaialdiarekin jarraitzeko. 17:00etan alardea egin dute eta 17:30ean talde bakoitzaren emanaldia Okendon.
Kalejirarekin bukatu dute eguna dantzari gazteek 19:00ak aldera. Giro polita sortu da eta jende asko gerturatu da Okendo plazara txikien dantzak ikustera, zorionez ekitaldia bukatutakoan hasi dira lehen euri tantak.•