Sasoeta-Zumaburuko ikasleen lanak Okendon ikusgai izan ziren

Txintxarri 2008ko ekainaren 9a

Lasarte-Oria Bizirik taldeak Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasleen marrazkiak Okendo plazan zintzilikatu zituen, larunbat goizean. Baina, eguraldiak ez zuen asko lagundu. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek pozik azaldu dira ekimenarekin eta eskerrak eman nahi dizkie eskolako haurrei: “Erraustegia gaia eman genien marrazkiak egiteko eta lan guztietan haurrek gai honekiko ikuspegi ezkorra dute, garbi dute osasunarentzat kaltegarria dela”.
Errausketaren aurkako taldeak herritarrak gonbidatu nahi dituzte ondorengo ekimenetara parte hartzera: asteazkenean, 19:30ean, kultur etxean hitzaldia eskainiko dute Jordi Colomerrek, ingurugiroko teknikariak, eta Julia San Jose medikuak; larunbatean, ekainaren 14ean, Donostian errasketaren aurka egingo den manifestazioara. “Ezinbestekoa da herritarren parte hartzea”.•