Ruben Salvador tronpetariak gidatutako laukotea Jalgin

Txintxarri 2008ko ekainaren 13a

Gaur Ruben Salvador 4et taldearen emanaldia egongo da ikusgai Jalgin 22:30ean. Taldea Musikenen sortu zen, Euskal Herriko goi mailako musika eskolan. Kide guztiak dira Jazz-ean goi-mailako lizentziadunak eta hainbat kontzertu garrantzitsu eskaini dituzte. 2007ko Burgoseko Jazz jaialdian parte hartu zuten eta Errioxa, Cantabria, Gaztela eta Leon eta Euskal Herriko hainbat Jazz klub garrantzitsuetan jotzen dute sarritan. Jazz Standardean oinarritzen diren abestiak jotzen dituzte eta zuzenekoak musikarien arteko komunikazioa eta primerako bateratzeagatik bereizten dira. Horrela, musikarien esperientzia zabala dela eta ikus-entzuleak ez du arretarik galtzen emanaldi osoan zehar eta ikusteko eta entzutekoa den ikuskizun politaz gozatzen dute bertaratutakoek. Zuzeneko aberatsa eskaintzen dute, Be-bop estilotik gaur egunekoraino musika jotzen dute eta guztietan bereizten da tronpetaren papera.