Joan den larunbatean, hilaren 7an, Euskal Herriko liga ospatu zen Gazteizko San Andres kiroldegian. LOKEko Sara Renteriak eskuratu zuen bosgarren postua uztailarekin eta lehenengoa mazekin. Hemeretzi parte hartzaileen artean Sarak eskuratu zuen hirugarren postua sailkapen orokorrean.
Datorren igandean, ekainaren 15.ean, Lasarte-Oriako eta Andoaingo taldeetako prebenjaminen eta benjaminen erakustaldia egongo da Andoaingo kiroldegian 11:00ak aldera eta ekainaren 22an goizeko 11:00etan kurtso amaierako jaialdia ospatuko dute Lasarte-Oriako kiroldegian.