Kiarak zilarrezko domina Euskal Herriko txapelketan

Txintxarri 2008ko eka. 13a, 02:00

Aurreko asteburuan Altzako kiroldegian jokatu zen infantil mailako Euskal Herriko Karate txapelketan Kiara Tobajas Lasarte-Oriako judokak eskuratu zuen zilarrezko domina.
Txapelketa honetan lehiatu izanagatik Kiara eta Josu Olmos ez ziren Lutxa Olinpikoan Estatuko txapelketara joan. Esteban Martinez eta Mario Garrido izan ziren Murtziara, estatuko txapelketara joan zirenak baina ez zituzten oso emaitza onak eskuratu. Esku hutsik itzuli ziren, Estebanek aurreneko borrokaldia galdu eta ez zuen bigarren aukerarik izan. Mariok aldiz, lehen borrokaldia irabazi zuen eta domina eskuratzeko aukera zuenean urrezko puntua galdu eta ez zuen jarraitzerik izan.
LOKEko judokek, ekainaren 21ean emango diote amaiera denboraldiari Kiroldegian egingo duten erakustaldiarekin. Aurretik, bihar Iruñean infantil eta kadete mailako txapelketa bat jokatuko dute Lasarte-Oriako judokek.•