Xirimirik XVII. Urteurrena

Txintxarri 2008ko ekainaren 13a

Larunbatean, ekainak 14an, Xirimiri elkarteak urteurrena ospatuko du. Goizean Buruntzara mendi martxa antolatu dute eguna ondo hasteko. Bazkaldu baino lehen trikipoteoa egongo da Txalagoreren eskutik eta 14:30ak aldera herri bazkaria elkartean. Bazkalostean Mus txapelketa dago digestioa lasai eta ondo egiteko.
Gau partean, 20:30ean, musika emanaldia eta festa egongo da Apurka eta Pettiren eskutik. Apurka taldeak Balmasedako akustikoa eskainiko du kitarra, txalaparta, zeharkako txirula, baxua eta ahotsekin. Beratik datorren Petti "On" diska kaleratu berriarekin dator bakarlari formatuan.
Emanaldia amaitzean Xirimiri elkartean Txirrisklas Jai-akelarrea egingo da festarekin jarraitzeko.Txirrisklasa prezio herrikoiean, barra, saltsa eta festa giroarekin bukatuko da larunbateko gaua eta Naken Selektor-ek Ska-Rocksteady-reggae saioarekin festa goizalderarte iraun dezan lagunduko du.•