Igandean, ekainaren 15ean, "Semblante Andaluz" Andaluziako elkarteak XVI. Rocioko erromeria egingo du egun osoan zehar. Ospakizunera elkarte asko gonbidatu dituzte, Zumarragako "Grupo Boreal", Irungo "C. Embrujo Andaluz", Errenteriatik "C. Andaluz Aljarafe" eta "C. Concha Rociera", Andoaingo "Asociación Triana", Arrasateko "C. Andaluz Al-Andalus", Durangoko "C. Andaluz", "Grupo Amigos del Sur" eta "Grupo Sentimiento".
10:00etan Elkartean hasiko dute eguna elkarte gonbidatuei eta romeroei ongi etorria emanez. 12:00etan Ama Birjinaren bila jeitsiera egingo dute Arantzazuko Amaren Parrokira, Zumaburun, eta eguerdiko 12:30ean meza rocieroa izango da "semblante rociero" abesbatzaren eskutik. 13:30ean Ama Birjinaren irteera Parrokiatik Isla plazara eta 14:00etan Ama Birjinari ongi etorria egingo zaio Erromeria ospatuko den tokian.
Arratsaldean, 16:30ean, Semblante Andaluz eta elkarte gonbidatuen ekitaldiei hasiera emango zaie eta animatzen den guztiarentzat dantzaldi herrikoia izango da 19:30ean. Gaueko 21:00etan amaiera emango zaio festa eta jardueraz betetako egunari.•