Partaide asko Sorgin-Dantzako entsaioetan

Txintxarri 2008ko ekainaren 13a

San Pedroak gerturatzen ari direla eta, hasiak dira Sorgin-Dantzako entsaioak. Gogoratu festak hasten diren egunean dantzatzen dela, arratsaldeko 18:00etan Oriatik hasi eta Okendora iritsi arte. Pasa den asteazkeneko entsaioan ehun lagunetik gora hartu zuten parte; horietatik asko haurrak (erdia inguru), baina txintxo-txintxo aritu ziren dantzan musikari ederki jarraituz.•