Herriko BBTko taldea Extreme Oso pardo probara doa

Txintxarri 2008ko ekainaren 13a

Kattagorriak BTTeko herriko taldeak asteburu honetan goreneko trabesia batean parte hartuko du., "Extreme Oso pardo". Aurtengoan proba honen 5. edizioa ospatuko da eta inoiz baino "extreme"agoa dator, izan ere Mulhacenera (3479m) igotzen saiatuko dira eta. Hartz famatuaren atzetik Asturiasetik (Picos de Europa) 4 urtetan ibili ondoren, aurten plantigradoak jarritako erronka handiagoa da. Erronka Andaluziara mugitu da han penintsulako mendirik garaiena konkistatzeko. Aurtengoan kattagorriek hartza garaituko al dute?