Txintxarri
LOKEko Eneritz Imaz, Leire Amiano eta Endika Larrañagak, bukaera bikaina eman diote atletismoko denboraldiari infantil mailako Euskadiko Jokoetan. Hirurek lortu zuten dominaren bat Anoetan, maiatzaren 31n burutu ziren probatan. Denboraldia beraientzat amaitu dela esan daiteke, baina ez gazte mailako Maria Montero eta Leticia Tiatirentzat. Hauek Estatu mailako txapelketarako txartela lortu dute.
Maria Monterok 400 metro hesien proban Estatuko txapelketan parte hartuko du ekainaren 21ean Gasteizen. Uztailaren 5 eta 6an aldiz, Leticia Tiatik Almnerian izango da Jubenik mailako Atletismo pista al aire libre Españako txapelketan, Pisu eta Disko jaurtiketan parte hartzeko txartela lortu du. Duela gutxi Leticiak Jaengo Andujar hirian autonomi selekzioen arteko txapelketan laugarren izan zen disko jaurtiketan. 33 metroko jaurtiketa egin zuen eta Gasteizko proban dominaren bat lortu nahi du.
Infantil mailan Gipuzkoako selekzioan ari diren Lasarte-Oriako atletek emaitza omak izan zituzten Euskadfiko txapelketan. Eneritz Imazek urrezko domina jaso zuen 4x80 metro eta zilarrezkoa bakarka 150 metroko proban. Pertiga saltoan Leire Amianok zilarrezko domina lortu zuen 2 metro eta 40 zentimetroko jauziarekin eta Endika Larrañaga ere bigarren izan zen 2 metroko jauziarekin.
Sevillanok berriro marka
Pasa den asteburuan jokatu zuten Krafft-Atletico San Sebastianekoek bigarren mailako finala. Bertan Iñigo Sevillanok 100 metroko hesi-lasterketan bere marka hautsi zuen eta absoluturako marka minimotik gertu ibili zen.•