Squasheko finala jokatu zen larunbatean

Txintxarri 2008ko ekainaren 16a

Larunbatean Squasheko azken partidak jokatu ziren kiroldegian. Arratsaldeko 16:00etan hasita kontsolazio tandako partiduekin hasi ziren. Lanzeta eta Amiano aritu ziren lehenengo horretan eta Xabier Amiano egin zen garaipenarekin 3 eta 1eko emaitza lortu zuenean. Hirugarren eta laugarren postuengatik Alberto Udabe eta Aitor Artola lehiatu ziren. Ondo moldatu zen Aitor eta 3 eta 2ko emaitzarekin hirugarren postua eskuratu zuen.
Finala Arregik eta Carreterok jokatuko zuten arratsaldeko 17:00ak aldera. 3 eta 0eko emaitzarekin irabazi zuen Arregik aurtengo Squash txapelketa. Lehenengoa partidua oso berdinduta joan zen hasieratik, baina azkenean Arregi atera zen garaile 15 eta 14ko emaitzarekin. Bigarrena azkarragoa izan zen eta berriro Arregi irabazle Carreteroren 4 tantoen ondoan. Azken partiduan berriz ere Arregi irabazle eta torneoko lehen postua eskuratu zuen.
Bukatutakoan Karlos Altunak, Iñaki Mujicak eta Fernando Eskoriazak egin zuten sari banaketa, larunbatean jokatutako partiduetan aritu ziren guztiek eraman zuten saria etxera.•