Ekitaldi ikusgarria Andatza plazan

Txintxarri 2008ko eka. 16a, 02:00

Larunbat arratsalde partean bat baino gehiago harrituta geratuko zen musika eta soinua nondik zetorren ez zekielako. Tirri-Tarra taldea zen azken ikuskizuna prestatzen eta entsaiatzen iluntzean lasarteoriatarrei eskaintzeko.
Beraiekin batera aritu ziren herriko Alboka abesbatza eta Sotto Voce orkestra. Laurogei lagunetik gora bildu ziren taula gainean Jose Ignacio Rios-en aginduetara Argi Beltz ikuskizuna eskaintzeko. Tirri-Tarraren esanetan “Sergio Zurutuza konpositorearen musika eta letrak ditu ikuskizunak: entzun eta sumatzen den ikuskizunak. Oso estilo ezberdinak biltzen ditu emanldiak, sinfonismo klasikotik rock estilora, heavy eta folk kutsuekin”.
Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatutako ekitaldia gaueko hamaiketan hasi zen, eta jende ugari bildu zen Andatza plazan bi ordu eta erdi iraun zuen ekitaldia ikustera eta entzutera. Ekitaldia ikustera joan ez zirenak ere entzungo zuten musika seguruenik, izan ere herriko leku ezberdinetara iristen zen soinua. Ez da harritzekoa, mota honetako ikuskizunetan potentzia handiko soinu ekipoak erabiltzen baitira.
Larunbatean Alboka abesbatzarekin eta Sotto Voce orkestrarekin batera honako egitaraua eskaini zuten: Intro Max Allá, La 9 D..., Perdido, hasta Siempre, Fobia ¿Realidad o Ficción?, Intro Nahia, Nahia eta Sin Palabras.
Tirri-Tarra taldea fanfarre izatetik orkestra izatera pasa zela dira bederatzi urte. Orain, ezken lan honekin estatu mailako gira egiten ari dira, udararako badituzte 10 ekitaldi inguru hitzartuak.•