Udal Kiroldegiak udako kirol eskaintzaren berri eman nahi du. Jarduera hauek ekainaren 26an hasiko diren arren, bertan parte hartzeko interesa duten pertsonek, Udal Kiroldegiko bulegoetan eman behar dute izena eta dagozkien matrikula orria bete behar dute.
Kirol eskeintzak haur, gazte eta helduentzat dago zuzenduta. Ekainaren 26an, goizez, udal igerilekuan, 5 eta 12 urte arteko umeentzat uretako festa antolatu dute. Aerobika, Pilates eta Indor Txirrindularitza egiteko aukera izango duzue 12 urtetik gorakoek: hilabeteko irupena izango dute hiru jarduera hauek eta astean bitan egingo dute. Goizeko eta arratsaldeko taldeak antolatuko dituzte.
Zazpi urtetik gora dituztenentzako Gimnasia Erritmikoa antolatu dute: hilabeteko iraupena izango du, baina goizez soilik egin ahal izango da.
Tonifikazioa, berriz, hilabeteko iraupena izango du, astean bi arratsaldetan egin ahal izango da eta 12 urte gorakoentzat zuzenduta dago.
2004. urtean edo lehenago jaiotako umeentzat eta helduentzat igeriketa ikastaroa antolatu dute: 20 jardunaldietako ikastaroa izango da eta taldeak goiz eta arratsaldez arituko dira.•