Kontzertu ederra eskaini zuten ostiral gauen Ruben Salvadorrek eta bere lagunek. Hasiera batean laukotea iragarri bagenuen ere, gero, boskoteaz gozatzeko aukera izan genuen.
Ikusleei iristea kosta bazitzaien ere, izan ere ekitaldi ugari zeuden egun berean eta kontzertua pixka bat atzeratu behar izan zuten, bertaratutakoek merezitako txalo zaparradak eskaini zizkieten musikariei.•