Tirri-Tarra taldearekin batera aritu ziren herriko Alboka abesbatza eta Sotto Voce orkestra. Laurogei lagunetik gora bildu ziren taula gainean Jose Ignacio Rios-en aginduetara. Tirri-Tarraren esanetan “Sergio Zurutuza konpositorearen musika eta letrak ditu ikuskizunak: entzun eta sumatzen den ikuskizunak. Oso estilo ezberdinak biltzen ditu emanldiak, sinfonismo klasikotik rock estilora, heavy eta folk kutsuekin”.
Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatutako ekitaldia gaueko hamaiketan hasi zen, eta jende ugari bildu zen Andatza plazan bi ordu eta erdi iraun zuen ekitaldia ikustera eta entzutera.
Larunbatean Alboka abesbatzarekin eta Sotto Voce orkestrarekin batera honako egitaraua eskaini zuten: Intro Max Allá, La 9 D..., Perdido, hasta Siempre, Fobia ¿Realidad o Ficción?, Intro Nahia, Nahia eta Sin Palabras.
Tirri-Tarra taldea fanfarre izatetik orkestra izatera pasa zela dira bederatzi urte. Orain, ezken lan honekin estatu mailako gira egiten ari dira, udararako badituzte 10 ekitaldi inguru hitzartuak.•