Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikuskizun berezia eskainiko du Erketz Euskal Dantza Taldeak datorren igandean 22an arratsaldeko 19.30etan Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ikus-entzunezkoen bidez lagunduta Erketzekoek egindako dantza bakoitzaren azalpena emango da, dantza hori interpretatzen laguntzeko. Dantzak, bere alderdi estetiko eta koreografikoa baino gehiago direla erakutsi nahi dute Erketzekoek: Denboran iraun duten erritoak dira, gure arbasoek munduaz zuten ikuspegiaren isla eta hori guztia azalduko dute oholtzan jarritako pantaila erraldoi batean JuanAntonio Urbeltz ikerlariaren teorietan oinarrituz.