Udaleko euskarako zerbitzuak jakinarazi du 2007-2008 ikasturtean euskara ikasten aritu diren lasarteoriatarrek beka jasotzeko aukera dutela. Horretarako, interesatuek subentzio-eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte, bulego-orduen barruan eta ondoko jarraibideen arabera.
Batetik, subentzio-eskaera dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak. Eskaerak betiere agiri guztiekin aurkeztu beharko dira.
Bestetik, Udalak eskura jarriko dizkion eskaerarako eta zinpeko deklaraziorako ereduak behar bezala beteta aurkeztuko ditu, eta eskaerari erantsiko dizkio subentzioak jasotzeko baldintzak akreditatzeko eskatutako agiriak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, euskarako zerbitzura jo daiteke edo 943 376184 telefono zenbakira deitu dezakezue.•