Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak kalera aterako du berriz ere, Herritarren Partehartze Karpa larunbatean. Oraingoan, Goiegiko urbanizazioan izango dira, larunbata goizean, 11:00etatik 13:00ak bitartean.
"Lasarte-Oriako biztanleok gure auzoetako arazoak ezagutzen ditugu eta kasu egin eta entzungo digun udala behar dugu. Herritarren partehartzea da bidea", diote ekimen honen antolatzaileek eta zera atxikitzen dute, "helburua gure bizilagunei hurbiltzea eta entzutea da. Zuen kezka, arazo, ekimen, aholkuen berri izan nahi dugu eta guztia udaletxera iritsi dadin".
Karpara hurbiltzeko aukerarik ez duenak Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideekin 943 100 658 telefono zenbakian edo pclohp@hotmail.com helbidearen bitartez harremanetan jartzeko aukera du.•