Froilan Elespe parkeko pinuak berriz ere zerratu dituzte

Txintxarri 2008ko eka. 20a, 02:00

Udaletik helarazi dutenez, Froilan Elespe parke botanikoko pinazi-pinuak zerratu dituzte. Dagoeneko laugarren aldia da ezezagunen batek edo batzuek zerratzen dituztela pinu hauek.
Erredakzioan Udaletik jaso dugun oharrak, hitzez hitz, horrela dio: “azken aldian gertatu diren bandalismo ekintza hauek direla eta, udaltzaingoa gertatutakoa aztertzen ari da eta gertutik jarraitu eta behatuko du gertatzen ari dena”.•