Musika eskolaren ikasturte amaiera kontzertu bikaina

Txintxarri 2008ko ekainaren 20a

Udal Musika Eskolak bi kontzerturekin eman dio amaiera ikasturteari. Astearte eta ostegunean, kultur etxeko auditorioan arratsaldeko 7:00etan hasita musika ikasleek estilo ezberdinetako hainbat pieza eskaini zituzten bildutako ikusleen aurrean. Besteak beste, piano, tronpeta, txistu, gitarra, flauta, abesbatza, bibolin, trikitixa eta panderoa denetariko musika tresnak erabili zituzten. Batzuetan dantzariekin batera emanaldi bikaina osatu zuten aurtengo ikasturte amaiera egunean. Atzo kontzertua hasi aurretik ikasturte honetako diplomak ere banatu ziren. •