Udaberriko lehen eguzki printzak iritsi zaizkigunean, eta berberak azkenak bilakatuko direnean, sentimen berezi batek lausotu dit bihotza, begiak puztu egin zaizkit eta begirada enbor zartatu batean pausatu zait. Halako batean maite ditudanak etorri zaizkit gogora, maitatu nahi baina ezin ditudanak, gurekin egon ezin dutenak, etxean zain bakarrik direnak eta batez ere gure herri zahar hau zutik mantendu dutenak.
Arrosa ederra izan da gure Euskal Herria, izaera berezi eta maitasunez beteriko herria, inguruan ordea putre asko ibili izan da mendez mende arrosa usteldu dadin borrokan. Arrosak ordea ez ditu alferrik arantza indartsuak eta beti tronpatu dira iparraldetik ala hegoaldetik etorri bi hankadun putreak. Baina ez da izan eta ez da erraza putreak uxatzea beti dira eta bueltan bueltan noiz guk amore emango.
Uxatze lan horietan ibilitako askok ordea ez dute sekula merezitako omenaldirik jaso, eta gainera gaur da eguna debekaturik daudenak beraien izen eta abizenak 7 haizetara helaraztea. Baina debeku guztien gainetik maitasuna dago, eta baita begirunea ere, horregatik maite haugu Mikel, maite zaituztegu faxisten altxamenduaren aurka Jagi-Jagi konpainian ibilitako herri kide guztiei, guardia zibilak fusilaturik lur azpian zaudeten guztiei nahiz erbestean borrokan ibilitakoak. Inkisizio santuak ere erail zituen milaka seme alaba, euskaldunak izategatik herria maitatzeagatik eta naturan sinesteagatik. Baina hemen gaude eta bizi gara.
Laster suaren bueltan ibiliko gara algara bizian, bada izan ditzagun gogoan, izan zirenak, ala bai gara gu eta izango dira etorkizunean. Arrosak arantzak galtzen dituenean utziko bai dio arrosa izateari.