Larunbatean, ekainaren 14an, judoko denboraldia ixteko txapelketa ospatu zen Iruñean. Herriko judokek parte hartu zuten bertan eta emaitzak ezin hobeak izan ziren. Infantil mailan Kiara Tobajasek lehenengo postua eskuratu zuen, hiru konbateak irabazi zituen eta izugarrizko maila erakutsi zuen. Esteban Martinez ere primeran ibili zen, hiru konbateak irabazi eta lehenengo postua berak eraman zuen. Josu Olmosek finala galdu zuen baina oso ondo ibili zen aurreko konbateetan eta bigarren geratu zen, Mario Garridok ere bigarren postua lortu zuen bi konbate irabaziz eta bat galduta. Imanol Gonzalezek hirugarren postua eskuratu zuen eta Abayuba Gutierrez eta Iñigo Matxainek ez zuten dominarik eskuratu.
Kadete mailan, Amaia Curielek pisu berri batean hartu zuen parte eta lehenengo postua eskuratu zuen, oso azkarra izan zen eta hiru konbateak irabazi zituen.•