20:00etan Sorgin Jaien egitarauaren aurkezpena egin dute anbulategi ondoko plazan, Sorgin Jaien gunea izango den lekuan hain zuzen ere.
Sorginek kostata herritarrentzat prestatu dituzten jarduerak anitzak dira, jai herrikoiak herritarrengan pentsatuak egiteko gai direla erakutsi dute. Ostiralean hasiko dira Sorgin Jaiak, aurten egun bat gehiago iraungo dute beraz, astearterarte luzatuko dira.
Ostiralean, pijamen egunean, arratsaldeko 18:30etan egingo dute pregoiaren irakurketa eta txupinazoarekin jaien hasiera. Ondoren buruhandiak, pailazoak eta batukada arratsaldean aspertzeko tarterik ez edukutzeko eta gau partean kontzertuak Captain Nemo, Afonia, Jonny Gerriwelt & The Fucking Bastards eta Aitor & Iñigo Djak. Larunbatetik aurrera ere, izango da nahiko festa.