TSST enpresako iazko hitzarmena abenduaren 31era arte zegoen indarrean, beraz, urte hasieratik, garraio urbanora dedikatzen den TSST enpresako Zuzendaritza eta langileen ordezkaritza osatzen duten LABeko bi delegatuek eta CCOO bakarrak bileretan aritu dira enpresako hitzarmena berritzekotan. Baina, ekaina amaitzen ari dela eta oraindik hitzarmenik ez dutela adostu, azaldu zuen Andoni Loinazek, langileen ordezkariak.
"Urte erdia negoziatzen aritu eta gero, inongo adostasunera ez iristeaz aparte, Zuzendaritzaren aldetik mahai gainean langileen eskubideak kaskartu eta lan baldintzetan atzera egiteko proposamenak daude oraindik, hala nola, urteko lanaldiaren gorakada, soldaten igoera KPIaren azpitik...". Gauzak honela, ordezkaritza honek langileekin batzarra burutu ostean negoziaketetan parentesi bat egitea erabaki du Zuzendaritzari ondorengoa adierazteko: "langileek egoera hau ez dugu onartuko, negoziaketan akordioak lortzeko borondatearekin aritu behar da eta mobilizatzeko prest gaude".
Hau guztia dela eta, TSST-ko langileak ekainaren 26an, ostegunean, egun osoko greba egitea erabaki dute, beti eta zuzendaritzak jarrera berdinarekin jarraitzen baldin badu.•