Gipuzkoako Alkoholiko Anonimoen elkartetik, eskutitz honen bitartez, hain berezia izan zen 73. urteurreneko ospakizunean gurekin egon ziren pertsona guztiak eskertu nahi ditugu, eta bereziki, agintariak; gure lanari, hau da, sufritzen jarraitzen duten alkoholikoei gure mezua helarazteari, euren aisialdiari denbora kenduaz, babesa eta animua pertsonalki eman ziotelako.
Eskerrik asko beraz, Arartekoari, Iñigo Lamarca, Jaurlaritzako Drogamenpekotasuneko Zuzendariari, Carmen Vicioso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Aholkulariari, Felix Arrieta, Ospitale kanpoko Gipuzkoako Buruko Osasuneko Zuzendariari, Alvaro Iruín, Tolosa, Orio eta Beasaingo Udal Zerbitzu Sozialetako lehendakariei, Joxe Agustin Arrieta, Santiago Zaldua eta Malu Valles.
Eskerrak ere, Al-Anon alkoholikoen senideen elkarteko kideei, konferentzian parte hartu zutelako. Eskerrak Viky Pizarrori, hitzaldia aurkeztu eta moderatu zuelako. Gipuzkoa eta Nafarroako AAeko kide guztiei euren presentziarekin babesa eskaini zigutelako.
Azkenik, eskerrik asko komunikabide guztiei -prentsa idatzia, irratia eta telebista- ekimen honen berri eman dutelako. Komunikabide hauen bitartez, alkoholismo aktiboaren infernutik ateratzeko irtenbide bat badagoela ez dakitenengana iritsi ahal gaitezkelako.
Mila esker, guztioi.
Agur bat.
Gipuzkoako Alkoholiko Anonimoak