Euriak ez zuen sua piztea galerazi

Txintxarri 2008ko ekainaren 24a

Eguraldiak ez bazuen laguntzen ere, ohiturari jarraituz, iluntzeko 21:30ean zortzikoa dantzatu zuten udaletxe aurrean Erketzeko dantzariek eta zenbait herritarrek. Ondoren, txistularien doinuari jarraituz Andatza plazara igo ziren, eta Soka -dantza dantzatu eta gero, San Joan sua piztu zuten.