huts

Txintxarri 2008ko ekainaren 26a

Ostiralean arratseko 20:00etan Sorgin Jaien egitarauaren aurkezpena egin zuten anbulategi ondoko plazan.
Sorginek kostata herritarrentzat prestatu dituzten iharduerak anitzak dira, jai herrikoiak herritarrengan pentsatuak egiteko gai direla erakutsi dute. Ostiralean hasiko dira Sorgin Jaiak, aurten egun bat gehiago iraungo dute beraz, astearterarte luzatuko dira.
Ostiralean, pijamen egunean, arratsaldeko 18:30etan egingo dute pregoiaren irakurketa eta txupinazoarekin jaien hasiera. Ondoren buruhandiak, pailazoak eta batukada arratsaldean aspertzeko tarterik ez edukutzeko eta gau partean kontzertuak Captain Nemo, Afonia, Jonny Gerriwelt & The Fucking Bastards eta Aitor & Iñigo Djak. Larunabatean preso, iheslari eta errefuxatuen eguna izango da eta goizetik gaueko ordu txikietara iritsi arte eguna ekitaldi eta ihardueraz lepo egongo da, lehiaketa gastronomikoa, presoen aldeko ekitaldiak, goiti beherak, danborrada eta berriro kontzertuak esate baterako. Igandean, kuadrilen egunean, ere iharduera asko deskantsatzeko denborarik gabe haien artean Lasarteko Oria ibaiko VIII. jaitsiera. Astelehena ajian eguna, betseak baino lasaiagoa baina ez makalagoa, Pirritx eta Porrotx pailazoak eta Rafafa magoa arratsaldean eta gauen kontzertuak eta Djak. Asteartean, uztailaren