Guztiok ez ditugulako herriko jaiak modu berean ospatzen, kalera irten gara jendeari galdetzera. Honako galderen erantzunak eskatu dizkiegu:
1)- San Pedroko festetarako gogoz al zaude?
2)- Zerbait al dute faltan?
3)- eta zerbait soberan?
4)- Zer gustatzen zaizu gehien festetan?
5)- Nola hartzen duzu parte?
Iñaki Iriondo
1.Ez zait asko inporta. Umeenkin ateratzen naiz gehien bat.
2.Neri dantzan aritzea ez zait gustatzen horregatik ez dut gauza handirik behar. Agian txaranga gehiago, ez daude asko, eta umeentzat buru handi gehiago.
3.Lehen txupinazioa, zaratatxuegia zelako baina orain ondo daude
4.Gehien txarangak baina ez daude asko. Zezenak ere gustatzen zaizkit
5.Haurrekin ateratzen naiz, beraientzako gauzak ikustera gehien bat, buruhandiak
Maite Iturrioz
1. Bai. Beti egiten dugu zerbait. Baina aurten ez naiz asko aterako lana egin behar dut eta
2. Ez da ezer falta. Ondo daude herriko jaiak.
3.Ez dago ezer soberan, esan bezala ondo daudela uste dut.
4. Danborrada ikustera joten naiz bezperan, kafetxo bat hartu eta meza nagusira joatea da gustatzen zaidana baina ezin izango dut asko atera, aurten lana daukat.
Oihan Agirretxe
1.Bai, asko. Gogo handia daukat San Pedrotarako
2.Txosnak. Txosna gehiago eta gazteenztako gauza gehiago, gutxi daudela uste dut.
3.Ez, ez dago ezer soberan.
4.Giroa. Gazte artean sortzen den lagun arteko giroa eta egiten dituzten gauzak, Oriako jaitsiera eta horrelakoak
5.Ekintza horietan parte hartzen dut. Lehengo urtean Oriako jaitsieran ibili nintzen eta aurten berriro
Jon Alkorta
1.Bai, bai
2.Ez, ez zaie ezer falta, dena ondo dago.
3.Tiroen jolasak ez zaizkit batere gustatzen, molestatzen dute, belarrietan min egiten dute
4.Jartzen dituzten atrakzioak montatzeko eta, hori da gehien gustatzen zaidana.
5.Ikusle moduan. Postuetan jartzen dituzten gauzak erosten ditut, baina merkeak direnak, garestiak eta pena merezi ez dutenak ez.
Vixen Ramos
1.Bai, bai, zergatik ez!
2.Jendearen parte hartzea falta da, herriko jendearen parte hartzea, herria girotzeko.
3.Ez, nik uste bakarrik faltan daudela gauzak, ez soberan.
4.Kuadrillen eguna da gehien gustatzen zaidana
5.Orain ume txikiak dauzkadala gehiago publiko moduan ibiltzen naiz, lehen gehiago sartzen nintzen giroan, jendartean, bazkari, afari, berbenetan...Hori orain bukatu da!
Jaione Gerra
1 Bai, asko gainera
2.Bai, gazteentzako gauza gehiago. Gauza gehienak helduentzako dira eta gazteek parte hartzeko gauzak falta direla uste dut.
3.Ez, ezer ez
4.Txosnen gunea
5.Gehienetan barraketan egoten gara eta gero txasnetara joaten gara musika entzutera. Gogoa badaukagu Oriako jaitsieran eta parte hartzeko, aurrerago egingo dugu agian.
Aitziber Ibarluzea
1.Bai, bai, bai. Benetan, gogo handia daukat.
2.Oraintxe ez dakit oso ondo nola dagoen asunto hori. Lehen gehiago enteratzen nintzen baina orain... Ez dakit zer falta zaien egia esan. Lehen agian, txoznak zeuden garaian, jendeak gauzetan gehiago parte hartzen zuen, orain Donostiako estilokoak dira piska bat.
3.Orain festa sakabanatu egin da, auzoetan eta plazako giroa falta da. Erditik paseo bat eman eta ez du ematen festak direnik. Hori da falta dena, dena erdian elkartzea giro handiagoa sortzeko.
4.Herri afariak, zikiro afaria...
5.Aurten ikusle moduan dena den afarira joango naiz.