Aurtengo Sanpedrotan Lasarte-Orian hilaren 29an larunbatez hasi eta asteartera bitartean kaleko ikuskizunek garrantzia izango dute. Herritarrak emanaldiak ikustera joan baino, ikuskizunak herritarrengara eraman nahi izan ditu Udaleko jai batzordeak, eta horrela, larunbatean bertan jaiak 12tan hasi ondoren "el pisito" etxebizitzaren arazoa parodiatuko du Trapu zaharrak antzerki taldeak. Larunbat eta igandean bi musika talde ibiliko dira kalean. Larunbatean, Dixie Band delakoak Jazz eta Blues doinuak eskainiko ditu kalez kale, eta igandean aldiz, Ken Zazpiren kontzetuaren ondoren Perfusion taldea ibiliko da gazteak egoten diren plaza, taberna eta txoznetan.
Gazteei zuzendutako kaleko ikuskizun hauekin batera badaude umeei zuzenduak ere, esaterako igandean Les Pompiers suhiltzaileen kamioia ibiliko da Lasarteko kaleetan helduentzako moduko ikuskizun batekin, eta asteartean, zirko eskola eta piraten ontzia iritsiko dira Lasarteko kaleetara.
Emakumeek ere presentzia izangu dute aurtengo sanpedroetan. Batetik, tanborradan sukaldari moduan ateratzeko aukera izango dute eta bestalde herri kirol jaialdian emakumeen bikoteak lerhiatuko dira euren artean.
Gazteentzat larunbatean disko festa, igandean Ken Zazpiren kontzertua eta astearte gauerditik aurrera, festei aurtengoz amaiera emango dion ekitaldia: Lasarte-Oriako lehen maketa lehiaketako irabazleen kontzertua egingo da, Errenteriako Boogie Van eta Lasarte-Oriako Gaueko Itzalak taldeen eskutik, lehenak lehiaketako irabazleak eta bigarren herriko saria jaso dutenak.
Aparte, folklore jaialdia, variette ikuskizuna, bertso jaialdia, txarangak, berbenak, txoznak, su artifizialak, sokamuturra, haurrentzako jaialdiak eta tailerrak,... urtero bezala giro bikaina ziurtatuta izango da lau egunez Lasarte Orian.
Larunbata 28
09:00etatik 19:00etara:
Amuarrainaren Arrantzako VIII. Lehiaketa Lokala, botaldi arineko eta hil gabeko modalitatean. Izen-ematea Hipodromoko zubian.
10:00etatik 12:00etara:
Haurrentzako tailerrak Okendo Plazan. Makillajea, inauteria eta apar-goma
11:30etik 14:00etara:
Kalejira Oriako Txarangarekin.
12:00etan:
Jaiei hasiera emateko, txupinazoa botako da Udaletxetik, eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa abiatuko da, Oriako Txaranga lagun duela. Segidan:
Tronada Sasoeta ikastetxeko patioan, Pirotecnia Zaragozana famatuaren eskutik.
12:10ean:
El pisito kaleko ikuskizuna, Trapu Zaharra konpainiaren eskutik.
13:30ean:
Haurren kalejira, Isla plazatik abiatuta, Atsobakarreraino. Ondoren, haur-kuadrillen bazkaria, Oriako Txaranga lagun dutela.
15:00etan:
Haurrak arrantzan ikasten hasteko ikastaroa Hipodromoko zubian.
15:00etan:
Uretako jolasak Atsobakarren.
16:00etan:
Busti Blai, Atsobakarreko plazetan.
16:00etan:
Calvako txapelketa Atsobakarko zelaian.
16:30etik 18:00etara:
Goitibeheren jaitsiera Zabaletako aldapan.
17:00etara:
Haurrentzako herri-kirolak Mugako Ibilbidean (Atsobakar auzoan).
17:30ean:
La Dixie Band taldeak herriko hainbat puntu girotuko ditu, Brigitarrenetik abiatuta.
18:00etan:
Oriako Sorgin-Dantza abiatuko da Oriatik, eta Okendo Plazan bukatuko da, Sorgin-Jaiaren pregoiarekin.
19:00etan:
Haurrentzako bigantxak, "Saka" ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezentokian.
20:00etan:
Folklore jaialdia, "Grupo de Coros y Danzas El Romeral" (Toledo) taldearekin eta Voces Navarras nafar jotariekin, Manuel Lekuona Kulturetxean.
21:00etan:
Herri-afaria Hipodromo Etorbidean. Zikiro-afaria.
23:00etan:
Beteranoen danborrada tradizionala, Eibarko Gastadoreekin batera.
00:00etan:
Dantzakiak La Habana orkestraren eskutik, Isla Plazan.
01:00etan:
Disko Festa Okendo Plazan.
Igandea 29
07:00etan:
Bigantxak, "Saka" ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezentokian.
08:30etik 10:30era:
Dultzaineroen diana herriko kaleetan barrena ibiliko da.
10:00etatik 11:30era:
Iturberen Omenezko Bola eta Tokako XIX. Txapelketa, Michelingo Kiroldegian.
11:00etan:
Lasarte-Oriako txistularien kalejira herriko kaleetatik barrena, goizean zehar girotuko dituzte herriko kaleak.
11:30ean:
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa abiatuko da, trikitilariak lagun dituela, eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
11:30etik 13:30era:
Haurrentzako parkea Isla Plazan. Emozioak gogoko badituzue, zatozte gurekin jolastera.
12:15ean:
Jose Solano Irigaray jaunari omenaldia egingo zaio Udaletxeko Batzar-Aretoan.
12:30ean:
Herri-kirolak Okendo plazan. Bi neska-bikote elkarren lehian harri jasotzen ikusiko ditugu, Migeltxo lagun dutela.
16:30ean:
Iturberen Omenezko Bola eta Tokako XIX. Txapelketa, Michelingo Kiroldegian.
16:30etik 19:30era:
Haurrentzako parkea Isla Plazan. Emozioak gogoko badituzue, zatozte gurekin jolastera.
18:00etan:
Sagardo-dastatzea Okendo plazan.
18:00etan:
Sardina-jatea Okendo plazan.
18:30ean:
Eskuzko pilota-partiduak jokatuko dira, jubenilen eta 1. mailako amateurren kategorietan, Okendoko pilotalekuan.
19:00etan:
Ganadutegi eta errekortadoreen erakustaldia Atsobakarko zezentokian.
19:30ean:
Biyak Bat Koruaren jardunaldia Manuel Lekuona Kulturetxean.
20:00etan:
Les Pompiers, haurrentzako kaleko ekitaldia, helduek ere gozatzeko modukoa (erdialdean eta Isla Plazan).
23:00etan:
Bertso-saioa Manuel Lekuona Kulturetxean, parte-hartzaile hauekin:
Gai-jartzailea:
Iñaki Petxarroman
Bertsolariak:
Patxi Etxeberria
Andoni Egaña
Maddalen Lujanbio
Jesus Mari Irazu
Unai Muñoa
Amaia Agirre
23:00etan:
Dantzakiak Hollywood orkestraren eskutik, Andatza Plazan.
23:00etan:
Ken Zazpi taldearen kontzertua Okendo Plazan.
Segidan:
Perfusion.
Astelehena 30
07:00etan:
Bigantxak, "Saka" ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezentokian.
10:30ean:
Diana, Oriako Txarangaren eskutik.
11:00etan:
Eskuzko pilotako txapelketaren finalak, Benjaminen, A eta B Alebinen eta Infantilen kategorietan.
11:30etik 13:30era:
Haurrentzako parke bikaina Andatza plazan.
11:30ean:
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa abiatuko da Udaletxetik, Oriako Txaranga lagun duela, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
17:00etatik 19:30era:
Haurrentzako parke bikaina Andatza plazan.
18:00etan:
Haurren Danborrada tradizionala abiatuko da Manuel Lekuona Kulturetxetik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko da, Oriako Txaranga lagun duela.
19:30ean:
Lumagorri haur-festa bikaina Andatza Plazan.
20:00etan:
Miguel Caiceo errebista musikala Manuel Lekuona Kulturetxean.
23:00etan:
Dantzakiak Passarela orkestrarekin, Isla Plazan.
23:00etan:
Berbena, Egan taldearen eskutik, Okendo plazan.
Asteartea 1
07:00etan:
Bigantxak, "Saka" ganadu-etxearenak, Atsobakar auzoan instalatutako zezentokian.
10:30ean:
Diana, Oriako Txarangaren eskutik.
11:30etik 13:30era:
Haurrentzako parkea Isla Plazan. Emozioak gogoko badituzue, zatozte gurekin jolastera.
16:30etik 19:30era:
Haurrentzako parkea Isla Plazan. Emozioak gogoko badituzue, zatozte gurekin jolastera.
17:00etan:
Erraldoien eta Buruhandien Kalejira abiatuko da Udaletxetik, Oriako Txaranga lagun duela, eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
17:30ea azan.
18:00etatik 21:00etara:
Oriako Txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
20:00etan:
Piratek lur hartuko dute herrian.
23:00etan:
Su artifizialen bilduma bat botako du Zaragozana Piroteknia famatuak Atsobakarko parketik.
Segidan:
Dantzakiak eta ikuskizuna Andatza Plazan, Belissimaren eskutik.
00:00etan:
Zezen Suzkoaren entzierroa Kale Nagusian.
00:15ean:
Festa-bukaera Okendo Plazan, Lasarte-Oriako 1. Maketa-Lehiaketako irabazle den Boogie Van taldearen eta Lasarte-Oria Sariaren irabazle den Gaueko Itzalak taldearen kontzertuarekin.