Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik sorgin jaiak heldu dira

Txintxarri 2008ko ekainaren 26a

Aurten ere sorginak herria aztoratzeko prest datoz. Urtean zehar prestatzen joan diren egitaraua zabala eta anitza da, gauza asko betikoak baina beste asko berriak dira. Denborak aurrera egiten duen heinean gauzak era batean edo bestean prestatzen dira, horregatik festa bakoitzak kutsu berezia dauka. Aurtengoetarako gogo eta lan asko egin dute eta inoiz izan ditugun festarik hoberenak pasa ditzagun espero dute Sorginek. Geroz eta lan gogorragoa da festa alternatiboak antolatzea, oztopoz beteta aurkitzen baitute bidea, hala ere etsi gabe aurrera jarraitu eta sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik badatoz Sorgin Jaiak!

SORGIN JAIAK

Heldu dira berriro ere Sorgin Jaiak. Aurten ere sasi guztien gainetik salto eta dantza artean sorginok iritsi gara Lasarte-Oriako kaleetara musikaren laguntzaz zuek denok alaitzera. Jaiak herritarrok antolatzeko gai garela erakutsiko dugu; gai garela herritarrok guk nahi ditugun jaiak nahi bezala antolatzeko.

Jai hauek inoizko hoberenak izatea espero dugu, guk gure edabea herrian zehar banatuko dugu eta zuek dastatu, gozatu eta parte hartu. Aurten gainera bost egunetan dastatuko dugun edabearekin urte guztirako zapore goxoa izatea espero dugu. Ondo pasa eta gozatu jaietan. Ordea, aurten ere zoritxarrez gure artean ez dira izango zenbait lagun arrazoi desberdinak tarteko, besarkada handi bat guztiei eta muxu sorgindu potoloak.

Horrenbestez eta jaiak iristeko geratzen zaigun denbora gutxi hori ikusita hemen uzten dizuegu aurten herritarrontzat prestatu dugun egitaraua oztopoak oztopo, izerdi handiz lorturikoa.

Ostirala 27

Pijamen eguna
18:00etan pregoia eta txupinazoa Txosnaren balkoitik. Txupinazoa, lehen potea eta pregoia
21:00etan Kontzertuak eta DJak: Captain Nemo, Afonia, Jonny Gerriwelt & The Fucking Bastards eta Aitor & Iñigo Djak

Larunbata 28

Preso, errefuxatu eta iheslarien eguna
11:00etan Lasarte-Oriako lehenengo lehiaketa gastronomikoa.
11:30ean Presoekin bat txosnetatik txupinazora
12:15ean Udaletxe aurretik triki-poteoa.
13:30ean Presoen aldeko ekitaldia.
14:30ean Presoen aldeko bazkaria.
Ondoren Mus txapelketa.
16:20ean Behetik gora atzeraka karrera.
16:00etan Goiti Beherak
17:30ean Hip-Hop festa
18:00etatik 22:00etara Bertso-poteoa bertso eskolakoekin.
19:30ean Herri arteko Olinpiadak.
21:00ean Zikiro afaria Jon Lasaren bultzadaz
00:00etan Danborrada herrikoia
01:00ean Kontzertuak: Aurka eta Plan B
03:30ean Big Time Sound System

Igandea 29

Koadrilen eguna
7:30ean Gosaria gaupaseroentzat. Baratxuri zopa.
12:00etan Umeentzako kirol jolasak.
13:00etan Barra-libria.
16:00etan Oriako jaitsierako gailuen aurkezpena
16:30ean VIII Lasarteko Oria ibaiko jaitsiera
18:00etan Lokal poteoa + Batukada
19:00etatik 20:00etara Happy-hour EHNArekin
20:00etan Independentziaren aldeko manifa eta ekitaldia
21:30ean Kuadrillen arteko afaria eta afalosteko showak.
01:00ean Karaokea

Astelehena 30

Ajian eguna
7:30ean Txokolatada
17:00etan Dantza garaikidea
18:00etan Pirritx eta Porrotx pailazoak
19:00etan Rafafa magoa
23:30ean Kontzertuak: Lauroba, Txato plato, Harlore
Ondoren burdinen erretzea
23:15ean Djak txosna gunean

Asteartea 1

Sorgin Jaia
17:00etan Tiragoma tailerra eta txapelketa
19:30ean Erromeria eta ibiliko dantzak
22:30ean Mari
Haritz Sound System + Dj Z + sorpresa
02:00etan Globo gerra.