Herriko jaiak iritsi direlaaaaaaaa!

Txintxarri 2008ko ekainaren 26a

Ostiralean hasi eta asteartea bitartean hamaika ekitaldi daude, han eta, hemen. Txintxarriko erreporteroak kalean izango dira goiz, eguerdiz, arratsaldez eta gauez kaleko giroa eta ekitaldi desberdinak kubritzen. Baina, ez gara guztietara iristen.
Horregatik, beste urte batez, zuen laguntza esakatu nahi dizuegu. Jakin badakigu, zuetako askok, kamara digital txiki horiek boltsoan edo sakalean eramaten duzuela. Beraz, gure proposamena ondorengoa da, San Pedro ondoren zuen etxeetara iritsiko den gehiagarrian zuek ateratako argazkiak bertan argitaratzea: kuadrilakoak, bilintxak harrapatu duen lagunarena, parrandakoa, parkekoa, danborradakoak, familikoak, kontzertutakoak... Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Beraz, animatuz gero argazkiak txintxarri@ttakun.com helbide eletronikora bidali, beranduenez asteazken arratsaldera arte.
Bidaltzen diguzuen argakien artean bat aukeratuko dugu festen ondorengo gehigarrian, azalean, erabiltzeko.

Zer, animatzen al zara?