Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren 16an ospatuko den Karmengo Amaren egunerako prestatzen ari dira dagoeneko Oriatarrak. Eguerdiko 12etan meza egingo da Juan Luis Muruak zuzenduta eta Ramon Uribetxeberriaren laguntzarekin. Karmengo Amaren kaperan izango da eta abestietan Pilar Catalina sopranoak eta Amaia Dorronsoro pianojoleak hartuko dute parte. Lehenago, goizean zehar, Solano Musika eskolako trikitilariak arituko dira herriko kaleetatik musikarekin batera paseoan eta ondoren mezara gerturatuko direnak jasoko dituzte kaperako aterpeetan.