Kurtso bukaera zentro zibikoan

Txintxarri 2008ko uztailaren 7a

Iritsi da kurtso bukaera emakumeen zentro zibikora ere, ospatzeko eta datorren kurtsora arte agurtzeko merienda egin zuten joan den ostegun arratsaldean...
Asteazkenean, uztailaren 2an, azaleko minbiziaren prenbentzioaren inguruko hitzaldi bat antolatu zuten. Euskadiko Minbiziaren aurkako elkarteko lehendakariaren, Fernando Pesqueraren laguntzarekin Donostiako ospitaleko dermatologoa den Patricia Eguino egon zen zentroan. Minbiziaren prebentzioan zein neurri hartu behar diren azaldu zien bertara gerturatu ziren 20 bat emakumeei eta arreta handiarekin entzun zituzten honek emandako aholkuak. Medikuak azalpena bukatutakoan galderei erantzun zien dudak argitzeko eta bukatutakoan emakumeei argi geratu zitzaizkien eguzkiaren arriskuak.
Beste alde batetik aipatu uztailaren 4a arte emakumeek zentroan egin dituzten lanak ikusgai egon direla nahi zuenak ikusi ahal izateko.