Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrieskalleta elkartean duela sei hilabete helduei zuzendutako sukaldaritza ikastaroa egin zuten eta San Pedro jaien aurretik haurrentzako ikastaroa egin dute. Dozena bat haur harrapatu genituen elkarteko sukaldean flana egiten eta ondoren lentejak prestatu zituzten. Iñaki Izkierdok sukaldean moldatzeko trikimailu batzuk erakutsi die eta Maider Rekondok, sukaldari txapela buruan duela, "janaria prestatzea erraza da, baina errazagoa jatea" dela esan digu. Maiderrek aitortu digu arroza kubatarra egin zutenean, arroza pasa egin zitzaiela eta gainontzeko gauzak berriz, goxoak zeudela.•