Lasarte-Oriako Zentro Zibikoko 52 emakume Zaragozako EXPO gunearen inaugurazioan izan ziren. Bidaia Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak eta Zentro Zibikoak antolatu zuten, eta emakume taldearekin batera bidaiatu zuten Gazteria eta Festetako zinegotziak, Jesús María Zaballosek, eta Zentro Zibikoko arduraduna den Maite Iglesiasek.
Hiru egunetan zehar EXPOko pabilioiak ikusteko aukera izan zuten. Antolatutako talde bezala bisita egiten zuten lehenengoak ziren eta Zaragozako pabilioian Ingurumeneko zinegotziak, Dolores Camposek, eta Azpiegituretakoak, Luis Alberto Lagunak, egin zieten harrera. Zaragoza hiria eta El Pilar bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Expora joateko aukera 19an
Maria Auxiliadora elkarteak Expora irteera bat antolatu du uztailaren 19rako. Autobusa goizeko 6:30k aldera abiatuko da Kotxerasetik eta herriko autobus parada desberdinetan geldi aldiak egingo ditu. Expoa bisitatu nahi duenak ondorengo telefono zenbakian eman behar du izena: 943-362496 (Isabel) edo 943-360042 (Maria Isabel).•