Bikote Solar energia berriztagarrien inguruan lan egiten duen Barakaldoko enpresa da. Bertako Unai Villena izan genuen Kulturetxean ohiko energia iturri konbentzionalek alternatiba badutela azaltzen. Jende asko gerturatu zen informazioa jasotzera horren isla hitzaldian zehar suertatu zien galdera mordoa. Gaur egun gehien erabiltzen diren energia iturri konbentzionalek badute alternatibarik eta asko gainera. Batzuk oraindik garatzen ari dira baina besteek primeran funtzionatzen dute eguneroko bizitzan erabili ahal izateko.
Energia iturri konbentzionalak erregai fosilak eta energia nuklearra dira, zentral termiko eta nuklearretatik eskuratzen ditugu, baina energia iturri hauek erabiltzeak ingurugirorako eragin kaltegarriak ditu. Eskala lokalean, zentralak dauden toki berean edo erregaia ateratzen den tokietan, gainera erregai fosilak erretzean gasak eta partikula kontaminatzaileak igortzen dira atmosferara, hondakin erradiaktiboak sortzen dira oso arriskutsuak direnak eta ur eta lurrak kutsatzen dira. Maila globalean, azufreak sortzen duen euri azidoa da landare eta animalientzat kaltegarria dena, baita lurraren berotzea CO2aren eraginez eta aldaketa klimatikoa.
Zertan kontsumitzen dugu energia?
Energia, elektrizitatea eta beroa sortzeko eta garraioentzako erregaia ekoizteko erabiltzen da
%45a industriak erabiltzen du, %33a garraioan, %10a etxeetan eta gainontzekoa zerbitzuetan. Azken urteetan energiaren eskaria igotzen ari da eta baina iturri konbentzionalak agortu egiten dira, adituek diote petroleo agortuko dela. Geroz eta gehiago behar da eta geroz eta gutxiago dago beraz energiaren krisi bat iritsi daiteke. Horren aurren konponbidea edo neurriak lirtaeke alde batetik petroleao eta bertatik eratorritakoekiko dugun dependentzia murriztea, bestetik aurreztea eta honek ez luke eraginik bizi kalitatearekin, eta azkenik energia berriztagarrien erabilera eta garapena
Energia berriztagarriak
Etengabe produzitzen dira eta agortezinak dira. Beroa produzitzeko eguzki energia termikoa, energia geotermikoa, edo biomasaren energia erabili ditzakegu. Elektrizitatea eskuratzeko energia eolikoa, fotoboltaikoa, termoelektrikoa, geotermikoa, biomasaren energia, olatuena eta mareena da baliagarria eta garraiorako erregaiak ordezkatzeko bioerregaiak.
Eguzki energia termikoa
Eguzki energia termikoaz ari garenean gehienetan burura etortzen zaiguna elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren panelak izaten dira, baina bi mota daude, bata eguzki energia fotoboltaikoa eta betsea eguzki energia termikoa beroa sortzeko erabiltzen dena. Zuzenean aprobetxatu daiteke eguzkiak ematen duen beroa likidoak edo jakiak berotzeko. Gainera hainbeste berotu daiteke ura hortik lurrunarekin zentral termikoetan egiten den gauza bera egin daitekeela, hau da, ur berotik ateratzen den lurrina turbina bati eragiteko aprobetxatu.
Bi panel mota daude beraz elektrizitatea egitekoak eta beroa gordetzen dutenak.
Eguzki Energia fotoboltaikoan efektu fotoboltaikoaren bidez elektrizitatea sortzen da. Sarean konektatua egongo ginake, hau da, jasotzen dugun elektrizitatea ohiko sarean sartzen da eta konpainia elektrikoari saltzen zaio. Guk erosten duguna baino garestiago erosi behar dute beraiek, horrela intalazioa jartzeak kostatu duena pagatzeko erabiliko dugu dirua eta ondoren diru sarrera bat izango da. Bi kontadore edukiko genituzke kasu horretan, bata betikoa eta bestea guk sarean sartzen duguna kontatzen duena.
Biomasaren energia.
Materia organiko multzoa da, naturala, animaliena, landareena edo gizakiak eragindakoak, hau da, lurretik datorren guztia da biomasa. CO2aren balantze neutroa dauka, erretzean botatzen den CO2a landareak xurgatu duen kantitate bera da horregatik da ekologikoa eta berriztagarria da landareak, adibidez berriro landatu daitezkeelako.
Energia eolikoa
Airetik hartzen dugun energia da, askotan ikusi ditugu errotak eta ezaguna da energia mota hau. Errotak buelta ematen du eta horrek eragile bat mugiarazten du,gero elektrizitatea kable bidez garraiatzen da. Horrelakoak itsasoan jartzeko proiektuak garatzen ari dira orain, zailagoa da baina ez ditugu hainbeste ikusten beraz kalte gutxiago egiten dute.
Energia geotermikoa
Lurretik hartzen den beroa da. Lur barnean zenbat eta hondorago joan tenperatura geroz eta beroagoa da eta horko energia aprobetxatzean datza energia geotermikoa. Zulo handiak egiten dira lurrean bertan ura sartzen da eta ur hori beroagatik lurrin bihurtzean turbina bati eragiten dio berriro ere. Honetarako egin beharreko lanak handiak dira zulo handiak egin behar direlako, hala ere lurrak tenperatura desberdina dauka planetako toki ezberdinetan horregatik toki batzuetan ez dira oso zulo handiak behar.
Hidraulikoa, itsasoko olatu eta mareak.
Olatuen energial itsasoko olatuen joan etorriak aprobetxatzean datza. Dike bat eraikitzen da eta bertan zulo bat ura sartu dadin, zuloan airea dago eta olatua datorrenean airea bultzatzen du horrela bertan jarritako turbinak giratu egiten du eta energia sortzen da. Ura ateratzean gauza bera baina alderantziz gertatzen da eta turbinak beste aldera biratzen du. Horrela olatua etorri eta joaten denean ere aprobetxatzen da bere indarra.•