Saharako bost haur gure artean igaroko dituzte oporrak

Txintxarri 2008ko uztailaren 7a

Maelaeinin Ahmed Salem, Dahsalama Abdelkader, Umujutha Chej Hasana, Brahim Salem Gouz Embarek, Dalahi Hamma Mohamed, Salma Mehdjoub Nafa, Jadiyetu Salama Omar, eta Abdel Wuadu Mohamed San Joanetarako iritsi eta abuztua bukaeran bueltatuko dira kanpamenduetara. Bost Lasarte-Orian, 2 Andoainen eta bat Usurbilen izango dira.
Udaleko ordezkariek ongietorria eman eta eskolarako materialaz betetako poltsa bana eman zieten. Neska bat falta da argazkian, izan ere, azterketa medikua egiteko ordua baitzuen. Saharako udako beroaz ihesi eta azterketa medikuak egitera etortzen dira, batez ere.•