Zero Sette Orkestrak Alemaniako Straunbinger hiriko Akordeoi Orkestraren 35. urteurrenean parte hartuko du. Hilabete bukaeran abiatuko dira herriko musikariak Alemania aldera, baina bidaiaren aurretik emanaldiak eskaintzen jarraitzen dute. Asteburuan, Berrizeko jaietan jo du. Berrizen San Pedro eta Santa Isabelak ospatzen dituzte, eta bertako Udalak Lasarte-Oriako orkestra gonbidatu du. Jende asko hurbildu zen Orkestrak San Joan elizako kontzertua ikustera.
Goikouriak zuzentzen duen orkestrak hamar lan aurkeztu zituen, besteak beste: Guridiren "De Ronda", "Amorosa" eta Jose Antonio Mercero lasarteoriatarraren "Pozik" (fandangoa) eta "Txori Saltaria" (arin-arina). Oraingoan ere, orkestrak Erketz E.D.T.-ko, Olatz Beguiristain eta David Egizabal dantzarien laguntza izan zuen.
Kontzertua amaituta eta ikusleek eskatuta, Zero Setteko musikariek, "Brasilia" interpretatu zuten.