Gaur goizean udaletxean burutu den udalbatza berezia izango zela igarri zitekeen, izan ere ohi baino jende gehiago egon da batzar-aretoan eta bi telebista kateetako kamarak izan dira bertan. Eguneko gai-zerrendan sei gai hizpide izan dituzten arren, seigarrenak, Garzonen autoak, erakarri du zinegotzien, prentsa eta herritarren ikusmira. Auzitegi Nazionaletik jasotako Garzonen autoan oinarrituz, Alkatetzak udalbatzarrari ondorengoa jakinarazi dio, autoak EAE-ANV udal-taldearen jarduerak etetea derrigortzen duela. Bestetik, alderdiaren jardueren etetearen ondorioz, EAE-ANVko ordezkariak adskribitu gabeko zinegotziak izatera igarotzen direla. Azkenik, zinegotziek 5 eguneko epea dutela zein Batzorde Informatiboetan parte hartu nahi duten Alkatetzari idatziz jakinarazteko.
Ana Urchueguiak gogorazi du berak legea aplikatzen duela eta EAE-ANV-k talde politiko bezala udaletxe honetan eskubide guztiak galtzen dituela.