Gidatze eraginkorrari buruzko ikastaroa

Txintxarri 2008ko uztailaren 11

Lasarte-Oriako Udalaren Ingurumeneko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Sanitateko Departamentuak Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan, egoki gidatzeko ikastaroa eskainiko du irailaren 22an, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren helburua erregai gutxiago kontsumitzea, ingurumena gutxiago kutsatzea, erosoago gidatzea eta errepideko arriskuak gutxitzea da.
Lau ordutako iraupena izango du ikastaroak: lehenengo orduan ikasle bakoitzak ibilbide bat egingo du, eta gidatzeko era, abiadura eta kontsumoa aztertuko zaizkio bidean; ondoren, egoki gidatzeko ezagutza teorikoa jasoko dute bi orduz, eta azkenik, hasieran egindako zirkuitu bera egingo dute ikasitakoa praktikan jartzeko. Horrela, egindako kontsumoa eta batez besteko abiadura alderatuko zaizkie.
Ikastaroan parte hartu nahi duenak Ingurumeneko, Kontsumoko, Merkataritzako eta Sanitateko departamentuan edo 943-376055 telefono zenbakia eman behar du izena uztailaren 8tik irailaren 5era bitartean. Dena den, izena lehenbailehen ematea komeni da, parte hartzaileen kopurua mugatua denez, inskripzio ordenak izango baitu lehentasuna.•