Lasarte-Oriako Udaleko Lan Eskaintza Publikoa

Txintxarri 2008ko uztailaren 11


Lasarte-Oriako Udalak onartu du dagoeneko 2008ko Lan Eskaintza Publikoa. 14 lanpostu izango dira guztira eta horien oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte uztailaren 1 eta 4 bitartean.
Karrerako Funtzionarioen eskaintza osatzen dute udaltzain sei lanpostuk eta obretako arduraduneko batek. Lan-kontratuko Langileei dagokienez, lanpostu hutsak dira 1. mailako Ofizial pintatzaile bat, 2. mailako bi Ofizial igeltsero, pintatzaile laguntzaile bat eta igeltseroaren hiru peoi.
Lanpostu hauetakoren bat eskuratzeko interesa duten pertsonek informazio gehiago eskatu dezakete 943 376055 telefono zenbakian. Instantziak aurkezteko epea abuztuaren erdialdean amaituko da gutxi gorabehera. Informazioa eskuragarri izango da prozesu osoan zehar Udaleko webgunean (www.lasarte-oria.org), LEP/OPE atalean.
Proba ezberdinak 2008ko urrian egiten hasiko dira.•