Zergatik ondo egin, gaizki egin badaiteke?

Txintxarri 2008ko uztailaren 11

Lasarteko jaiak gertu daudela hainbat gertakizunei esker dakigu, esate-baterako, eskola adinean dauden gurasoen agendarengatik: ikastolako jaialdia, Erketzeko jaialdia, Musika Eskolakoa, Sorgin Dantzako entseguak eta ume pilo bat danborradarako entsaiatzen... Hain zuzen ere, ohar hau haurrentzako danborradari buruz da.
Lehenengo aldia da gure alabek parte hartzen dutela eta izena emateko epea noiz irekitzen zen jakiteko arduratu gara, prentsan oharrik ez baita agertu. Inskribatu genituen momentuan, beraien adinerako 15 plaza zeudela esan ziguten, zozketa egin behar zutela eta onartutakoen zerrenda helaraziko zutela... Zerrendan jartzen zuen: “Ume guztiak onartuak”.
Bilera egin zen egunean (bertan ez zuten esan jantziak noiz jaso behar ziren, ezta entsaio orokorrak noiz izango ziren) gurasoei jakinarazi zitzaien jantzi berriak zeudenez 30 plaza gehiago egongo zirela, beraz izena emateko epea zabaltzeko aukera zegoen, horrela ume gehiagok parte hartu zezaketen. Logikoa denez, inork ere ez, ez zuen eragozpenik jarri. Umeek euren herriko festetan parte hartu behar dute, hori da kontua. Honaino dena ondo, baina gure alabek, inskribatzeko epean izena eman zutenak, ez zirela jantzi berriarekin aterako, baizik eta zaharrarekin jakin genuen. Zergatik esaten dute zozketa egingo zela eta gero inskripzio ordena hartzen dute irizpide bezala? Gaizki pentsatzen badugu, erantzun desberdinak bururatzen zaizkigu.
Baina, ez da hemen bukatzen. Jantziak jaso behar ziren egunean... hitzik gabe geratu ginen. Zergatik ordu bat jartzen dute jantziak banatzeko eta ordu erdi lehenago banatzen hasten dira... Orain bai, inskripzio ordena jarraitu gabe? Jakina, hitzordura esandako orduan agertu zirenentzako lau jantzi zikin eta puskatuak gelditzen ziren, besterik ez. Eta zer esanik ez, ez dakigu zein arrazoiengatik, abisatu gabe geratu zirenak. Zergatik entregatzen dituzte jantziak zikinak eta urratuak? Agian, aurreko urtean jantziak jasotzen dituztenean ez dituzte begiratzen? Zergatik esaten dute ezin direla urtero garbitu? Ez da aurrekontu faltagatik izango, ezta?... Horrela balitz, gurasoei laguntza bat eskatu diezaiekete jantziak tindategira eramateko. Edozer gauza jantziak behar bezala jaso ditzagun eta ez jaso ditugun moduan... Ez da estetika kontua, higiene kontua baizik.
Akats guzti hauen ondoren, antolakuntzak barkamena eskatzea espero genuen, izan ere edozeinek sartu dezake hanka. Baina ez zen horrela izan, modu txarrean eta tonu itsusian jaso genituen erantzunak.
Ikusiko dugu hurrengo San Pedroetan gure alabek zer nahi duten, planak aldatzea eta pailazoak ikustera joatea ez litzaiguke batere inportako.
Erredakzioan itzulia

Guraso batzuk