Ttakunek sinatu du hitzarmena Udalarekin.-

Txintxarri 2008ko uztailaren 14a

Bost hitzarmen sinatu zituen aurreko ostegun eguerdian, Ana Urchuegia alkateak, Euskarako Batzordeko lehendakaria den Ricardo Ortegak lagunduta, bat Ttakun elkarteko Mari Jose Eizmendi lehendakariarekin eta beste lau herriko lau ikastetxetako zuzendariekin. 2008-2009 ikasturtean Ttakunek zein ikastetxeek burutuko dituzten hainbat egitasmoetarako diru-laguntza finkatzen da hitzarmen horietan. Ikastetxeek Udalarekin sinatutako hitzarmena berria da, baina ez beraien lana. Hasiera-hasieratik Udala sortu zenetik ikastetxeek burutzen dituzten hainbat egitasmo hitzarmenean jaso eta izango duten diru-laguntza zehaztu direla jakinarazi zuen Ricardo Ortegak. 2. orrialdea •