Pasa den ostiralean, hilaren hamaikan, Djum Djum Afrika izeneko proiektua izan zen ikusgai Jalgi kafe-antzokian Ttakunek antolatuta hileroko programazioaren barruan.
Aipaturiko proiektuan, perkusio afrikarra da nagusi (djembeak, balafoia...), baina beste zenbait instrumentuekin lagunduta. Ostiralean oholtza gainean perkusio afrikarraz gain, baxua, saxoa eta zenbait sokazko afrikar instrumentu izan ziren emanaldia borobiltzeko.
Proiektu honen partaide lau kide dira, argazkian agertzen diren moduan. Lau horietatik bi iparraldekoak dira eta beste bi senegaldarrak. Perkusioa jotzen zuen senegaldarra, argazkian eserita ageri dena, herriko zenbait musikarien irakaslea dugu. Kontzertua nahiko modu informalean egin zuten, eta oso giro ederra egon zen kontzertu osoan zehar Bildutakoek, oholtza gainean zeudenek sortutako erritmoak ederki jarraituz dantzatzen aritu ziren.
Gogoratu, Jalgiko uztaileko programazioaren barruan, datorren larunbatean, hilaren 19an gaueko 22:30etik aurrera Break Dance ikusteko aukera izango dela Zarautzeko Funk eta Hip Hop talde baten eskutik. •