Eguzkitako betaurrekoak moda osagarri baino gehiago dira

helena-ferreras 2008ko uzt. 14a, 02:00

Udan gaudela eta, eguzkitako betaurrekoak dira ia egunero kalera ateratzen ditugun osagarriak. Askotan moda kontua da eta dotoreago ikusten dugu geure burua betaurrekoekin baina berez begien osasunerako objektuak dira, begiak babestea dute funtzio nagusi eta horregatik ezaugarri batzuk bete behar dituzte zeregin hori ondo bete dezaten. Europako Batasunea araudia bat dago honen inguruan eta optiketara iristen diren produktu guztiak osasun kontrolak pasatzen dituzten fabriketatik datoz. Optiketan aurkituko ditugu gaiaren inguruko adituak aholkuak emateko eta kalitatea bermatuko digutenak.

Irigoyen Optikan izan gara Elena Sanchez eta Idoia Zarauzekin eta betaurreko batek izan behar dituen ezaugarriak azaldu dizkigute. Erostera goazenean kontuan hartu beharreko xehetasunak garrantzitsuak dira, batez ere lenetaren kalitatea.
Eguzki betaurrekoek, batetik guk somatzen dugun argitik babesten gaituzte eta bestetik kaltegarriak diren izpi ultramoreetatik horregatik kontuan hartu beharreko berezitasunak asko dira. Guk somatzen dugun argiaren murriztea hobeto ikusteko da baina ultramoreak dira benetan kalte egiten digutenak eta horiek ez ditugu somatzen.
Kristalaren koloreak pasatzen den argi kopurua zehazten du baina ez du zerikusirik izpi ultramoreekin, horiek filtro batzuen bidez kontrolatzen dira eta horiek 0tik 4ra arte doazenak dira. Normalean erabiltzen direnak eta arruntenak 2 edo 3 mailakoak dira. Filtro altuko betaurrekoak ezin dira oso argiak izan baina kristala iluna izateak ez du esan nahi babes filtroa altua izango denik. Kristalaren koloreak begi utsez ikusten dugun argiaren kantitate handi edo txikiagoa pasatzea besterik ez du neurtzen baina begientzat kaltegarri diren izpien aurrean babestuko gaiztuzten betaurrekoak dira egokienak.
Betaurreko batzuk egoera onean egoteko eta aproposak izateko lehenengo gauza lentea baldintza onetan egotea da. Fabrikatik akatsik gabe egon behar du, hau da, burbuila edo forma-anormaltasunik eduki gabe. Hau ezin da begi hutsez ikusi, gailu berezi batzuk beharrezkoak dira betaurrekoak egoera onean daudela eta kalterik egingo ez digula ziurtatzeko. Optiketan badauzkate gailu horiek eta gure betaurrekoen nolakotasuna jakin nahi izanez gero bertan esango digute.

Norberarentzat
aproposenak
Bakoitzak egunero egiten dituen jarduerak hartu behar ditu kontuan betaurreko aproposak aukeratzeko. Ez da berdina izango kalean lan egiten duen norbaitentzat edo eguneko denbora gehiena bulegoan ematen duen batentzat, eguzki ordutan pasatzen den denbora hartu behar da kontuan betaurrekoak erostera joaterako orduan. Beste alde batetik bizi garen hiri edo herrialdeak ere zeresan handia du, ez da berdina hemen edo Sevillan bizitzea. Afrikako herri askotan hemen baino gazteagotan sortzen zaizkie kataratak, han eguzki esposizioa eta izpien islada handiagoak direlako.
Hurrengo lana kristalen kolorea aukeratzea da. Pasako den argi kopurua baldintzatuko du eta esan bezala bakoitzak bere bizimodua hartu behar du kontuan horretarako. Adibidez, oso ondo ikusten ez duen norbaiti ezin zaio kristal oso iluna duen lenterik jarri horrek oraindik gehiago zailduko diolako gauzak bereiztea. Kontuan hartu behar da zenbat denbora pasako dugun eguzkiak gehiago ematen duen tokietan, adibidez hondartzan, itsasoan, elurretan edo mendian. Printzipioz betaurreko guztiek babesten dute izpi ultramoren aurrean baina leku batzuetan kaltea handiagoa denez babesak ere handia izan behar du.

Adi kalitateari
Kalitate txarreko eguzki betaurrekoak erabiltzea kaltegarria da oso gure begientzat. Lente iluna izaten dute eta gure pupila ireki egiten da argi gutxi pasatzen delako, pupila irekita egontean izpi ultramoreak errazago eta gehiago sartzen dira begietan. Arriskutsuagoa da beraz, kalitate txarreko betaurrekoak erabiltzea bixera bat edo besterik gabe betazala piska bat itxita edukitzea baino, kasu honetan gainera pupila txikituko litzateke argiagatik eta izpi kantitate gutxiago sartuko litzateke. Begiak berak babesteko mekanismo naturalak dauzka, pupila eta betazalak. Bestalde begiaren koloreak ere zerikusia du pasatzen den izpi kantitatearekin, begi argiagoetan kantitate handiagoa igarotzen da ilunetan baino.
Babesa garrantzitsua da, gainera ozono geruza murrizten doa eta ondorioz ultramore koantitate handiagoa igarotzen da lurrera, beraz geroz eta babes gehiago behar dugu bai azalean eta baita begietan ere. Gainera bizi-itxaropena handitzen ari da eta horregatik ere denbora gehiago egoten gara eguzkipean, daukagun denbora librea ere geroz eta gehiago da eta lehen baino jende gahiago joaten oporretan hondartzara, beraz faktore askok dute zerikusia, geroz eta eguzki izpi gehiago jasotzea eragiten digun bizitza daukagu. Aipatu behar da askotan ez bagara konturatzen ere ez dute zertan eguzki izpiek zuzenean eman behar lainotua dagoen egunetan ere izpiak pasa egiten dira laino artean.
Beraz eguzkitako betaurrekoak erostera goazenean gure bizimodua zein den pentsatu behar dugu. Kalitate oneko betaurrekoak aurkitzea ez da zaila izango, leku berezituetan erostea kalitate bermea da, baina jarduera batzuetarako betaurreko espezifikoagoak behar dira. Normalean betaurreko batzuk ia denetarako izango dira baliagarriak baina norbait mendiara edo itsasora asko joan ezkero komenigarria litzateke betaurreko bereziak edukitzea, arrantzan ibiltzen diren askok ere beste betaurreko batzuk beharko lituzkete urarekin izpien isla handia delako eta babesa ere handiagoa izan beharko litzateke.

Kontu berezia
Kontu berezia eduki behar da haur eta pertsona helduekin. Txikienen begiak oraindik osatzen ari dira, askotan puskatuko dituzten beldurrarekin betaurreko txarrak edo ez hain onak jartzen dizkiegu baina esan bezala arriskutsuagoa da hori betaurrekorik gabe ibiltzea baino. Pertsona helduen begiek desgaste bat izan dute, ondorioz, filtro naturalek ez dute berdin funtzionatzen eta ahulagoak izaten dira horregatik zainketa handiagoa behar izaten da kasu hauetan.

Europar Batasuneko
araudia
Europako Batasanuean produktuak merkaturatzeko baldintza batzuk bete behar dira, eguzkitako betaurrekoak osasunerako tresna dira horregatik kontrol batzuk pasatzen dituzte ekoizleek. Baldintza horien artean erresistentzia, gogortasuna eta kalitatezko faktoreak hartzen dira kontuan, bai armazoietan eta baita lenteetan ere.
Betaurreko bat erostean berak liburuxka bat dakar eta bertan aipatzen da babes faktorea eta zertarako diren egokiak. Kontuz ibili behar da zeren degratuak diren betaurreko asko nahiz eta 3. faktorekoak izan alde ilunenean besterik ez dute gainontzeko zatian babes maila txikiagoa da, horregatik denbora askoan egon behar badugu eguzkitan ez dira horrelakoak komeni.
Araudia honek garrantzia handia ematen dio gidatzeko betaurrekoak egokiak diren edo ez azaltzean. Adibidez 4. faktorea ilunegia da kotxean erabiltzeko, tuneletan edo arrats partean gidatzeko ez dira egokiak ezta laino askorik ez dagoenean ere momenturen batean itzal gune batean sartu gaitezkeelako eta nahiz eta konturatu ez detaile batzuk galdu ditzakegu. Gidatzeko gomendatzen diren betaurrekoak 3. faktorekoak dira eta polarizatuak hobe, hauek liluraldi edo itsualdiak gaitzesten dituztelako.

CE zigilua
Europan zehar produktu hauek saldu ahal izateko arau batzuk bete behar dira eta betetzen direla ziurtarazteko "CE" ikurra darama produktuak berak. Arazoa ikur hau faltsifikatzea gauza erraza dela da baina ikur hori ekoizlearen ardura erakusten du, hau da, betaurrekoak egiten dituena da haien arduraduna. Beste alde batetik optiketan ere kontrolak egiten dira osasun sailetik saltzen dituzten produktuak osasungarriak direla ziurtatzeko.
Europar Batasunean salmentan egoteko, eguzki betaurrekoek, erresistentzia froga batzuk pasa behar dituzte lenetearen kalitatea neurtzeko. Horretaz gain lentearen kalitate optikoak ere ona izan behar du, esaterako lentearen alde guztietatik argi kantitate bera pasa behar da, ezin da burbuila edo bestelako malformaziorik egon, bi aldeetatik filtratu behar dira izpiak neurri berean, eta urteekin filtroak ez dira galdu behar desgatearen ondorioz. Adibidez betaurrekoak urratzen zaikigunean gune horretan babesa galtzen da eta ez dute berdin babesten.

Lente bereziak
Faktore jakin batekoak izanda ere lentea, arrunta, polarizatua edo fotokromatikoa izan daiteke. Fotokromatikoa, kristalak duen kolorea duela eguzki argiarekin ilundu egiten da, beraz behar denean argi gutxiago pasatzen da eta hobeto ikusten lagunduko du. Polarizatuekin liluratzeak gaitzezten dira horregatik gomendatzen dira gidatzeko, mendirako eta itsasorako. Erradiazioak aukeratzen ditu lente mota honek eta gehiago filtratzen dira izpiak, gehiago babestuko ditu kristalaren goi eta beheko parteak bertatik igarotzen direlako izpi ultramore gehienak, hau da, eguzkitik zuzenean datozenak (goikaldetik) eta erreflejoren batetik (behekaldetik), adibidez itsasotik. Beste aldebatetik ispilu antzekoak kristalak daude, hauek izpiak isladatzen dituzte horregatik gutxiago sartzen dira begian eta oso egokiak dira.
Noski, betaurrekoari edo kristalari gehitzen diogun gauza bakoitzak prezioa garestitzen du baina horrelako ezaugarriak oso espezifikoak dira eta ez ezinbestekoak, batzuk ez dituzte hainbeste erabiliko beraz, ez du horrelako betaurreko espezializaturik erostea merezi. Edo alderantziz, agian garraiolari batentzat bere lanerako horrelako tresna bat primerakoa da eta hobe modan ez joatea baina lanerako tresna diren begiak ondo babestea.

Diseinua da garesti
egiten dituena
Eguzkitako betaurrrekoak moda osagarriak dira eta horrek neurri handi batean baldintzatuko gaitu betaurrekoak erosterako orduan, baina kontuz ibili behar da, erabiltzen ari garen lentea ona dela ziurtatu behar dugu. Kristal ona daukaten betaurreko merkeak badaude, baina modan daudenak nahi izanez gero prezioa dexente igotzen da. Oso garrantzitsua da erabiltzen ari garen betaurrekoen kalitatea ezagutzea da, eta askotan ez dago prezioarekin zuzenean harremanetan, gauza bat lentea da eta bestea diseinua. Normalean betaurreko garestiak onak izaten dira baina lenteaz gain diseinua ordaintzen da kasu horietan, armazoiaren materiale mota batzuk besteak baino hobeak eta garestiagoak dira eta koloreak ere bereziak izaten dira, badaude harri bitxiak dituztenak.
Jakin behar dugu eguzkitako betaurrekoak ez direla apaingarri soil bat, horregatik baldintza batzuk bete behar dituzte gure osasuna zaindu dezaten. Optiketan adituak dira beraz horrelako leku espezializatuen aholkularitza pertsonalizatua egoten da, zeure beharren araberakoa. Betaurrekoen funtzioa begia babestea da, hobeto ikusteko eta osasuntsua izan dadin bezitza osoan zehar. Profesionalengana jotzen badugu bakoitzaren neurriko betaurrekoak aurkitzen lagunduko digute, bai lente aldetik eta baita prezio aldetik ere.

Eguzki betaurrekoen
zaintzea
Kontu handia eduki behar da betaurrkoak garbitzerako orduan erraz urratu ditzakegulako eta urratuz gero lentea eraldatuko genuke bere funtzioa aldaraziz. Betaurrekoekin datozen kotoizko traputxoak egokiak dira horretarako baina ez paper edo arropak, hauek askotan zakarregiak izaten direlako eta betaurrekoa hondatu dezakete. Kristalean arrastorik ez uzteko hobe da trapua hezea baldin badago, urarekin ere garbitu daitezke baina armazoiak ez dira horretarako aproposak izaten eta izorratu daitezke.
Betaurrekoak hartzen ditugunean hobe da bi eskuekin hartzea deformaziorik eman ez dadin, armazoitik heldu behar dira kristala zikindu edo hondatu ez dadin.

Salduenak
Marka asko eta asko aurkituko ditugu denda eta optiketan, batzuk arruntak eta besteak diseinu berezia duten betaurreko garestiak. Elena eta Idoiak salduenak zeintzuk diren kontatu digute.
Orokorrean markarik salduena Ray Ban markakoak dira, kalitate oneko lenteak dituzte betaurreko hauek eta gainera moda jarraitzen dute. Hala ere, arruntagoak diren modeloak dituzte beraz aukeratzeko sorta zabala gustu ezberdinetarako. Ez dira merkeenak baina ezta garestienak ere eta jendeak betaurreko batzuengatik pagatzeko prest dagoen salneurrian dabiltza. Izen ona egina du marka honek jendartean, badirudi jendearen konfidantza irabazita daukala.
Kirolerako Bollé eta Arnette markak dira gehien saltzen dituztenak Irigoyenen. Bollé marka praktiko eta ona da eta Arnette-ekoak kirolerako aproposak diren arren moda jarraitzen duten modelo asko daude.
Vogue betaurrekoek daukaten salneurria eta kalitatearen arteko oreka egokia da eta gainera diseinua asko zaintzen dute. Cavali eta Gucci dira garestienetarikoak horregatik besteak baino gutxixeago saltzen dira. Optikan daukaten betaurrekorik garestiena 300 euroak gainditzen ditu baina bezero gehienek 100euro inguru gastatzen dituzte eguzki betaurrekoak erosterakoan.•