Guztira 28 bikotek parte hartu dute lau taldeetan banatuta eta aste honetan final laurdenetako partidak jokatu dira. Asteleheneko partidan istripu txiki bat suertatu eta gero bertan behera utzi eta atzo jokatu zen finalerdietara nor pasako den erabakitzen duen azken partida.
Astelehenean jokatuko da finalerdietako lehenengo partida 18:30etan izango da Imanol Bardaji eta Iñigo Arluziagak osatzen duten bikotea atzoko partiduko garailearen aurka. Bigarren partida asteartean izango da Carlos Garcia eta Alain Etxebeste bikotea Xabi Etxezarreta eta Mikel Bardajiren aurka.
Finala hurrengo larunbatean jokatuko da, Santa Ana egunean. 17:30etan hirugarren eta laugarren postuak nork eskuratuko dituen jakiteko eta 18:30etan txapelketako finala.
Aurtengo Santa Anako txapelketa berezia da, Okendoko frontoian jokatuko den azkenena izango baita plazaren eraberritzea dela eta. Frontoia bota eta ez da berririk egingo. Horren aurrean jokalariek kamiseta bereziak jantzi dituzte aurtengoan, atzekaldean frontoiaren irudi bat jarri dute "Betirako... Okendo 1936-2008" hitzekin.•