Karmengo Ama egunaren ospakizunak

Txintxarri 2008ko uztailaren 18a

Oriatarrentzako egun handia izan zen asteazkena, Karmengo Amaren eguna baitzen, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten ospatzeko. Eguerdiko 12etan Karmengo Amaren kaperan meza ospatu zuten Juan Luis Murua, Ramon Uribetxebarria eta Inaxio Agirre gidaritzapean.
Mezan bertan ere ikuskizun ederrak eskaini zituzten, alde batetik dantzariek Agurra dantzatu zuten eta Amaia Dorronsoro piano-joleak eta Pilar Catalina sopranoak ere hartu zuten parte. Meza ondoren Villabonako Solano Trikitixa Eskolako ikasleek auzoko kaleak girotu zituzten, batzuk dantzan jartzea ere lortu zuten. •