Celestinok azken lana erakutsi digu

Txintxarri 2008ko uztailaren 18a

Celestino Rivera lasarteoriatarrak egin berri duen lana enkarguz egin du. Lehen ere egin izan dizkio lanak Jose Mari Etxezarretari (bere abizenaren armarria, adibidez), eta oraingoan Etxezarreta-Pajuelo abizenekin armarria egin du.
Badirudi, Jose Marik eta bere emazteak etxean jartzeko nahi dutela pagoan eginiko armarria. Hiru hilabete pasa ditu Celestinok lana bukatzeko. Zazpi bat urte badira Celestino honelako lanetan hasi zela, baina ez dela nekatu esan digu.•