Santos berriro ere txapeldun

Txintxarri 2008ko uztailaren 18a

Durangon orain astebete ospatu zen Euskadiko Txapelketan, Santos Uribek 5 km. lasterketan lehenengo postua eskuratu zuen 70 urte gaineko mailan (berak 73 urte ditu).

Espainiako Txapelketa
Orain hamabost egun Gandian ospatu zen Espainiako Txapelketan berriz, ez zen hain ondo ibili. Santosek berak kontatu digunez, ez zen batere ondo sentitu probaren erdialdean eta ez zuen lasterketa bukatu. 10 kilometroko lasterketa zen, eta Santos 5.ean gaizki sentitzen hasi zen eta 6.goan proba uztea erabaki zuen.•